Donostia-San Sebastián: martxoak 3, 4, 5 ¡ BETE EGIN DA! Bilbao: martxoak 31 eta apirilan 1 eta 2an Iraupena: 20 ordu Ordutegia: 9.30–13.30 eta 15.00 – 18.30 3.eguna: 9.30–14.30
A L D E E - Buen Pastor pl. 15-1. ezk
C C Bidarte. DEUSTO Lehendakari Agirre, 42 - 48009 Bilbao
Donostia-San sebastián
Bilbao
Amparo Sánchez Rubio Centro Bibliográfico Biblioteca de Castilla y León
80ko hamarkadaren erdialdera euskarri digitalak agertu izanarekin eta 1993tik aurrera internetek eta bereziki webguneek izan duten hazkunde azkarrarekin mota guztietako informazioa biltzen duten baliabide digitalak garatu dira: testuak, soinuak, grafikoak, multimedia, etab. Informazioa sortu, hedatu eta berreskuratzen den ingurunea eraldatu da, eta liburutegietan zuzenean eragin du, baita informazio hori antolatzeko moduan ere. Edozein motako formatuan informazioa eskuratzeko aukera eskaintzen ari dira liburutegiak, eta horregatik, baliabide digitalak dira liburutegietan balioetsi, hautatu eta antolatu behar diren materialen artean funtsezkoenetakoak, liburuekin, argitalpen seriatuekin eta ikus-entzunezko materialekin batera. Aldakuntza teknologikoen testuinguru honetan, ohiko katalogazio-arauak ere bilakatu egin dira eta euskarri berriekin tratatzeko bitartekoak barne hartu dituzte, baita on line argitaratzeko modu berriak ere, liburutegietan dagoeneko existitzen diren materialen katalogoarekin bat egiteko. Hortaz, erabiltzaileen eta informaziorako baliabide-mota ezberdinen arteko zubian bilakatu da katalogoa. Helburuak: - Baliabide bibliografikoek ingurune digitalean dituzten ezaugarri eta tipologiak ezagutzea - Interneteko baliabideak liburutegiko katalogoan barneratzeko arrazoiak aztertzea - Material hauetarako katalogazio-arauek izan duten bilakaerari buruzko ikuspegia eskaintzea - Baliabide digital ezberdinetarako MARC formatuko kodeketaren berezitasunak ezagutzea - Zuzeneko atzipenaren eta urruneko atzipenaren baliabide digitaletarako katalogazio-arauak aplikatzea
1. Sarrera. Baliabide digitalen definizioa eta ezaugarriak - Informazioaren ingurune berria - Baliabide digital motak - Baliabide amaidunak eta jarraituak - Baliabide monografikoak eta jarraituak - Baliabide integragarriak - Baliabide digital originalak, bertsioak eta formatu anitzekoak 2. Katalogaziorako gai nagusiak - Baliabide digitalak katalogatzeko arrazoi eta irizpideak - Unitate bibliografikoa testuinguru digitalean - Formatu anitzetan dauden argitalpenen tratamendua - Baliabide jarraituen berezitasunak 3. Katalogazio-arauen bilakaera eta egokitzapena - ISBDak - FRBR - AACR 4. Baliabide digitalak MARC formatuan kodetzea - MARC 21 - IBERMARC 5. Atzipen zuzeneko baliabideen katalogazioa: CD-ROM eta DVD-ROM - Monografikoak - Jarraituak 6. On line dauden baliabide monografikoen katalogazioa - Liburu digitalak 7. On line dauden argitalpen seriatuen katalogazioa 8. On line dauden baliabide integragarrien katalogazioa - Datu-baseak - Webguneak 9. Bibliografia orokorra eta baliabide digitalak katalogatzeko interesekoak izan daitezkeen webguneak
Programa jeitsi