Egina
9:00 - 13:00
Archivo del Territorio Histórico de Alava
Avenida Miguel de Unamuno, 1 (Vitoria-Gasteiz)
Dña. Elena García Díez
Consultor Senior de INTECO D. Tatiana Gutiérrez Marqués. Consultor de INTECO
Funtzio Publikorako Estatuko Idazkaritzak elkarreragingarritasunaren arau teknikoei buruz duela gutxi argitaratutako lehen ebazpen-zirriborroei esker, administrazio elektronikoaren garapenean EENak duen garrantziaz jabetu gintezke, oro har, erakundeen jardueran eta, zehazki, dokumentuen gestoreen jardueran, hala nola, artxibozainen jardueran, zuzenean eragiten duen lege-esparrua definitzen baitu.
ALDEEk Trebakuntza Jardunaldi hau antolatu du dokumentuen kudeatzaile diren artxibozainen jardueran kontuan hartu beharreko faktore gisa elkarreragingarritasunak duen garrantziaren jakitun. Prestakuntza Komunikazio Teknologien Institutu Nazionaleko (INTECO) profesionalek emango dute eta Arabako Lurralde Historikoko Artxiboaren laguntzarekin antolatu da, bertan burutuko baita jardunaldia 2011ko ekainaren 14an, 9:00etatik 14:00etara.
Artxibozain profesionalei, informazio-gestoreei eta administrazioetako dokumentazio-kudeaketan arduradun diren edota administrazio elektronikoa ezagutu eta garatzeko interesa duen orori zuzendua.
1. Elkarreraginkortasunaren Eskema Nazionala: testuingurua eta edukia.
- Administrazio Elektronikoan Elkarreraginkortasunaren Eskema Nazionalaren testuingurua eskaintzen duten aurrekariak eta arau erregulatzaileen eremua aurkeztuko dira, herritarrek zerbitzu publikoak elektronikoki eskuratzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legetik hasi eta Elkarreraginkortasunaren Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretura arte.
- Urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren edukien puntu garrantzitsuenen berrikuspena.
2. Elkarreragingarritasunaren Arau Teknikoak.
- Alde zehatzen laburpena, beharrezkoak herri-administrazioen artean eta herritarrekin elkarreragingarritasunaren alde praktiko eta operatiboenak bermatzeko. Horiek guztiak EENaren elkarreragingarritasunaren Arau Teknikoetan garatzen dira: estandarrak, datuen bitartekotza, datu-ereduak, dokumentu elektronikoen kudeaketa, herri-administrazio espainiarren komunikazio-sarerako konexioa, erregistro-idazpenak trukatzeko datu-eredua, onespen-adierazpena, etab.
3. Dokumentu elektronikoa Elkarreraginkortasunaren Eskema Nazionalean.
- Dokumentu elektronikoari Elkarreraginkortasunaren Eskema Nazionalak ematen dion tratamendua, dokumentu elektronikoari lotutako urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuan aurreikusitako elkarreragingarritasuneko Arau Teknikoen proiektu-zirriborroetan zehazten dena: dokumentu elektronikoa, espediente elektronikoa, dokumentuen digitalizazioa, egiazko kopiatze- eta bihurketa-prozedurak eta dokumentu elektronikoen kudeaketa-politika.
Elkarteak ikastaroaren ziurtagiria emango du