Zuzenean edukira joan

%15eko deskontua Asmoz-en ikastaroetan

Mota
ALDEE. Bazkideak
Data
2022 Apirila 5

ALDEE eta Asmoz Fundazioaren arteko hitzarmenari esker, dokumentu eta artxiboen kudeaketaren arloko ikastaroetan %15eko deskontua dagokie ALDEEko bazkideei.

Asmoz Fundazioak dokumentu eta artxiboen kudeaketaren arloan bi online ikastaro berri antolatu ditu:
 

  • Metadatuei buruzko oinarrizko ikastaroa (2. edizioa, 20 ordu)
  • XXI. mendeko artxibo-prozesuak (20 ordu)

Gogoan izan, ALDEE eta Asmoz Fundazioaren arteko hitzarmena jarraituz, bi ikastaroetan %15eko deskontua dagokiela ALDEEko bazkideei. Deskontua egiteko, nahikoa da ALDEEko bazkidearen izen eta abizenak eta posta elektronikoa umanterola@asmoz.org helbide elektronikora bidaltzea, era horretan Fundazioak beharrezko kupoi pertsonalizatua sortu eta posta elektronikoz bidaliko dio eskatzaileari. 

Honakoak dira maiatza eta ekainean hastekoak diren 2 ikastaroen xehetasunak:

Metadatuei buruzko oinarrizko ikastaroa (2. edizioa, 20 ordu)
Prezioa: 260 euro
Prezioa ALDEEko bazkideentzat: 221 euro
Hizkuntza: gaztelania
Iraupena: 2022/05/16 – 2022/06/10
Informazioa eta izen-ematea: https://asmoz.eus/es/producto/curso-basico-de-metadatos/

XXI. mendeko artxibo-prozesuak (20 ordu)
Prezioa: 260 euro
Prezioa ALDEEko bazkideentzat: 221 euro
Hizkuntza: gaztelania
Iraupena: 2022/06/13 – 2022/07/08
Informazioa eta izen-ematea: https://asmoz.eus/es/producto/procesos-archivisticos-del-siglo-xxi/

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.