Zuzenean edukira joan

Garapen profesionalerako konpetentzia digitalei buruzko online ikastaroa euskaraz

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2020 Urria 20
Konpetentzia digitalak, gure garapen profesionalerako

Gure lan esparruan IKTak osagai bilakatzeko eta teknologia modu berritzailean erabiltzeko, ezinbestekoa da DigComp markoak diona kontuan izatea eta profesionalak horren arabera formatzea.

IKTeen erabilera geroz eta beharrezkoagoa den garai hauetan, gure lan-esparruan txertatzen hasteko unea da eta horretara dator ikastaro hau. Lanerako baliabide gisa oso garrantzitsua da dagoeneko  IKTak erabiltzea informazioa lortzeko, ebaluatzeko, gordetzeko, sortzeko, aurkezteko eta trukatzeko eta Internet bidez kolaborazio-sareetan komunikatzeko eta parte hartzeko.

2006an, konpetentzia digitala oinarrizko gaitasun izendatu zuten Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak, estatu kideen hezkuntza iraunkorrerako erreferentzia markoaren baitan (2006/962/CE).

Ildo beretik, 2013ko abuztuan DIGCOMP: A Framework for Developing and Understanding Digital Competence in Europe proiektuaren txostena (Ferrari, 2013) argitaratu zuen Europako Batzordeak, konpetentzia digitalaren definizio sendo eta ofizial bat eskaintzeko. Bertan, konpetentzia digitalaren bost arlo zehazten dira: informazioa eta informazio-alfabetatzea, komunikazioa eta lankidetza, eduki digitalak sortzea, segurtasuna eta arazoen ebazpena.

Ostean, DigComp-en bertsio eguneratuak eta bestelako askotariko dokumentuak argitaratu dira, beti konpetentzia digitalaren dimentsioak sakontzeko eta sustatzeko asmoz.

Ondorioz, lan esparruan IKTak osagai bilakatzeko eta teknologia modu berritzailean erabiltzeko, ezinbestekoa da DigComp markoak diona kontuan izatea eta profesionalak horren arabera formatzea. Horregatik, ikastaro honen helburu nagusia hori bera da: Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalen konpetentzia digitala indartzea.

Horretarako, sei astetan banatzen den prestakuntza eskainiko da eta, modu praktiko, parte-hartzaile eta erreflexiboan, konpetentzia digitalaren definizioa zein profesionalek euren banakako lanak zein taldean aritzeko lagungarriak diren baliabide digitalak aztertu eta landuko dira.

Ikastaroa amaitzean, orduen araberako titulazio akademikoa emango du UEUk.

 

Informazio gehiago

Programa

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.